Menua ireki/itxi MENUA 
☆ Sarbidea—Erregistroa
 

IZAN ARRANTZALE HONDARRIBIAN

6-12 urteentzako udako programak

Izena emateko epea:

Aurretikoa:
2026(e)komartxoaren 23(e)tik
2025(e)komartxoaren 29(e)ra
Epea hasi gabe

Behin betikoa:
2026(e)koapirilaren 20(e)tik
2026(e)koapirilaren 29(e)ra
Epea hasi gabe


Aurre-inskripzioaren emaitzaren argitalpena: 2026(e)koapirilaren 20

Hondarribiko udalerriko itsasoaren, arrantzaren eta itsas bizitzaren unibertsoari hesitze-gune bat euskaraz eskaintzea.


ARAU OROKORRAK

ADINA
6-12 urte.
(2014tik 2020 urtera bitartean jaiotako haurrak)

HIZKUNTZA
Euskara.

TXANDAK ETA HAUR KOPURUA
Abuztuaren 2tik 7ra (biak barne)
12 leku.

LEKUA ETA ORDUTEGIA

Done Pedro Kofradia. Ramon Iribarren Pasealekua, 29. Hondarribia.
Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00

KUOTA
75€ prezio bakarra.


PARTE-HARTZEKO:


1 AURREINSKRIPZIOAK

Martxoaren 23tik 29ra arte (biak barne)

  • Herrian erroldatukoak lehenetsiko dira.
  • Izen-emateak 12 baino gehiago badira zozketa egingo da.

Eskaerak tramitatzeko:

  • On-line: Hondarribiko Udaleko Inskripzio guneko orri honetan.
    Honetarako, aplikazioan sartu edo erregistratzea beharrezkoa da.
    Erregistroa guraso edo tutorearen izenean egin behar da eta izen-ematea haurraren izenean.
  • Aurrez aurrekoa: Gazteen Zerbitzua
    Jabier Ugarte, 6 / T. 943 644 752 / M. 688 728 057 / gib@hondarribia.eus
    Astelehenetik-Ostiralera: 16:30–20:00


2 EMAITZAK ETA ZOZKETA

Apirilaren 20tik aurrera.
Erabiltzaile gunera sartu eta zure emaitza bertan ikusiko duzu.

Plaza egokitu bazaizu, behin-betiko izen-ematea egiteko aukera bertan aurkituko duzu eta baieztapen e-posta bat jasoko duzu.

Bestalde, udal ogasun departamentuak jardueraren ordainketa gutuna bidaliko dizu dagokizun kuota ordaintzeko.

(*) Udalak jakinarazpen hori aurreratzeko aukera izango du, gehienez 5 egun natural, eta ondorio guztietarako baliozkoa izango da.


3 BEHIN-BETIKO IZEN-EMATEAK

Apirilaren 29ra arte (barne)

Plaza egokitu bazaizu, Erabiltzaile gunera sartu eta behin-betiko izen-ematea egiteko aukera bertan aurkituko duzu.

Izen-ematea on-line gauzatzeko hurrengo pausoak bete beharko dira:

  1. Parte hartzeko baimenaren dokumentua deskargatu, osatu, sinatu eta atxikitu.
  2. Ordainketa gutunaren ordainagiria atxikitu.
  3. Behin-betiko inskripzioa egiteko eskatzen den informazioa osatu.
  4. Behar dituzun txostenak eta agiriak gehitu (mediku txostenak, eta abar)


Gogoratu: GAZTEEN ZERBITZUAN laguntza jaso dezakezu..

  • Jabier Ugarte, 6 / T. 943 644 752 / M. 688 728 057 / gib@hondarribia.eus
    Astelehenetik-Ostiralera: 16:30–20:00


Epe barruan amaitu ez diren aurreinskripzioak automatikoki ezetsiko dira.

Zerrenden itxiera: apirilak 29.


Jaitsi eta irakurri parte-hartzeko DERRIGORREZKO ARAUDIA:
Programen araudia eta inskripzioak egiteko eskatuko diren datuak (PDF).
Inskripziorako gida (PDF)


IZAN ARRANTZALE HONDARRIBIAN



Antolatzailea:

HONDARRIBIKO UDALA
Gazteria Departamentua

Laguntzailea:

Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua
Gazteriako Zuzendaritza

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago