app.hondarribia.eus webgunea Hondarribiko Udalaren zerbitzu bat da, antolatzen diren jarduera ezberdinetan parte hartzeko herritarrei eskainia.
Gune honetan jarduera ezberdinak publikatuko dira, epe konkretu batzuen artean. Jarduera hauek hiru motatakoak izan daitezke: izen-emateak, bozketak eta inkestak.
Jarduera guzti hauek hondarribia.eus webgunean ere publikatuko dira (Tramiteak zein Gaurkotasuna ataletan), informazio modura, betiere plataforma honetara bideratuko zaituzte interakzio horiek burutzeko.
Plataforma hau https protokolo ziurraren azpian eraikita dago, honek esan nahi du sartutako datu guztiak modu seguruan bidaiatuko dutela, hau da, zifratuta, hirugarren batek datu hauek eskuratzeko aukera eragotziz.
Sarrerako orri honetan martxan dauden jarduerak azalduko dira.
Parte hartzeko aplikazioan sartu edo erregistratzea beharrezkoa da.
Parte hartzeko aplikazioan erregistratua egotea beharrezkoa da. Hau behin bakarrik egin behar da, edozein jardueratan parte hartzeko. Behin erregistratua zaudela zure saioa hasi behar duzu.
Erabiltzailea bazara hemendik sartu zaitezke.
Horretarako zure e-posta eta pasahitza besterik ez duzu behar.
Zure pasahitza ahaztu baduzu Sarbideko formularioan “Nire pasahitza ahaztu dut” loturan klik egin behar duzu. Ondoren, agertzen den eremuan zure e-posta idatzi eta bertan jasoko duzu pasahitza.
⚠ Kontutan izan sartzen duzun e-postak erregistroa egin zenueneko bera izan behar duela.
Erabiltzaile berria bazara e-posta eta pasahitza sartu behar dituzu erregistroa burutzeko.
Behin bete eta bidali ondoren mezu bat jasoko duzu zure e-postan, eta bertan dagoen loturan klikatu behar duzu kontua aktibatzeko. Hau egin gabe ezin da sisteman sartu.
Behin zure eginkizunak bete dituzula saioa amaitzea komeni da. Horretarako goran eskubian gorriz dagoen “Saioa amaitu” botoia klikatu behar duzu.
Bai Orri nagusian zein Jarduerak atalean martxan dauden aktibitateak ikusiko dira, hala ere, goiko menuan beti egongo dira ikusgai.
Jarduera batean sartzerakoan aktibitate horri buruzko informazio guztia ikusiko duzu: arau orokorrak, ordutegiak, antolaketa, txandak, Izen-emate epea, zozketaren emaitzaren argitalpena (zozketarik balego), eta abar.
Izen-ematearen epearen barruan “Izen-ematea” botoia ikusiko da.
Botoi honetan klik egin ondoren jarduera horretan aurretiko izen-ematea gauzatzeko formulariora iritsiko zara.
⚠ Zure lehenengo aldia bada, sistemak zure datu pertsonalak osatzeko eskatuko dizu, bestela ezin bait da izen-ematerik burutu. Kontutan izan erregistroan e-posta eta pasahitza besterik ez duzula sartu.
Hasteko jardueraren “Aukera” aukeratu behar duzu.
Ondoren inskribatu behar duzun pertsonaren datuak bete behar dituzu (jardueraren arabera): izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, eta abar.
Bukatzeko BIDALI botoia sakatu behar da.
⚠ Zenbait jardueratan aurretiko izen-emateak Taldeka egitea baimentzen da (UDA Jolasen esaterako), anai-arreba bat baina gehiago talde berean inskribatu ahal izateko. Kasu honetan “Taldeka” aukeran kide kopurua aukeratu behar duzu izen-emate formularioa bete aurretik.
Jarduera hauetan atalez atal joan behar dezu zure bozkak ematen edo inkestaren galderak erantzuten. Honetarako zein ataletan zauden erakusten duten zenbakidun botoiak erabili ditzakezu edo behekaldeko Aurrekoa eta Hurrengoa botoiak
Azkenera iristean BIDALI botoia sakatu artean, zure erantzunak aldatzeko aukera izango dezu. Zure erantzunak erdizka utzi eta beste egun batean bukatzeko aukera ere izango dezu.
⚠ Bukaerako BIDALI botoia sakatu artean, zure parte-hartzea ez da kontutan izango.
Erabiltzailea bazara eta saioa hasi baduzu “Kaixo zure izena” jarriko du goran eskubian (hizkuntzen menuaren ondoan).
Hemen klik eginez gero zure datu guztiak ikusiko dituzu, baita gauzatu dituzun aurretiko izenemateak eta hauen datuak edo eta egoera (onartua, ez onartua edo ordezkoa).
Pantaila honetan zure datuak ikusiko dituzu: e-posta, pasahitza, NAN, telefonoa, izena, abizenak…
Pasahitza eta telefonoa kenduta gainontzeko datuak ezin dituzu aldatu.
Zuzenketak egiteko dagokion e-postara zuzendu beharko zara, jardueraren arabera (udala, gazte informazio bulegoa…).
Zure aurretiko izen-emate guztiak hemen ikusiko dituzu (jarduera ezberdinetakoak), eta bakoitzean klikatuz betetako datuak zabalduko dira, informazio modura. Datu hauek ezin dituzu aldatu.
Zuzenketak egiteko dagokion e-postara zuzendu beharko zara, jardueraren arabera (udala, gazte informazio bulegoa…).
Zozketarik balego (udalekuetan esaterako), zozketaren kodea (zenbakia) eta egoera (onartua, ez onartua edo ordezkoa) hemen ikusi ahal izango duzu.
⚠ Behin betiko izen-emateak gauzatzeko, zozketaren ondoren plaza lortu dutenek ohiko postaz jasoko dute bete beharreko dokumentazioa.
Bozketa edo inkestatan zure parte-hartze guztiak hemen ikusiko dituzu (jarduera ezberdinetakoak), eta bakoitzean klikatuz betetako datuak zabalduko dira, informazio modura.
Zure parte hartzea amaitua ala ez dagoen agertuko da eta amaitua ez baldin badago, jarduerara joan eta amaitzeko aukera izango dezu.
⚠ Bukatzeko BIDALI botoia sakatu behar da eta ondoren ez dago erantzunak aldatzeko modurik.