Menua ireki/itxi MENUA 
☆ Sarbidea—Erregistroa
 

GAZTETEK + IZAN ARRANTZALE HONDARRIBIAN

8-13 urteko haurrentzat aisialdi hezitzailea

Programaren aukerak honakoak dira:

Izena emateko epea:

Aurretikoa:
2026(e)komartxoaren 9(e)tik
2026(e)komartxoaren 15(e)ra
Epez kanpo

Behin betikoa:
2026(e)komartxoaren 17(e)tik
2026(e)komartxoaren 23(e)ra
Epez kanpo


Aurre-inskripzioaren emaitzaren argitalpena: 2026(e)komartxoaren 16

Zure emaitza ikusi nahi baduzu erabiltzailearen gunera jo

GazteTEK eta Izan Arrantzale Hondarribian aisialdi hezitzaileko proiektuak dira, eta gaur egungo arazoei eta benetako erronkei heltzen ikasten dute STEAM gaitasunen bidez (zientziak (science), teknologia, ingeniaritza (engineering), artea eta matematikak).

2017tik Hondarribian garatua, udaberrian eta neguan eskaintzen du programazioa..

Aurretiko izen-ematea: martxoaren 9tik 15era
Behin betiko izen-ematea: martxoaren 23ra arte
Emaitzen argitalpena: martxoak 25


2026 ARAU OROKORRAK


ADINA
8- 13 urte (2013tik 2018 urtera bitartean jaiotakoak)

HIZKUNTZA
Euskara

TXANDAK ETA HAUR KOPURUAK

1 martxoak 30

IZAN ARRANTZALE HONDARRIBIAN - 24 leku
Lonjara bisita + arrantza tailerra

2 martxoak 31

IZAN ARRANTZALE HONDARRIBIAN - 24 leku
Lonjara bisita + arrantza tailerra

3 apirilak 1

GAZTETEK - 60 leku
Emakume zientzialariak: tailer zientifikoak

4 apirilak 7, 8, 9, 10

GAZTETEK - 20 leku
Landare laborategia: Lurreko laborantza (tradizionala) eta uretako laborantza (hidroponikoa)

5 apirilak 7, 8, 9, 10

IZAN ARRANTZALE HONDARRIBIAN – 24 leku
Itsas esperimentuak + arrantza tailerra

LEKUA ETA ORDUTEGIA

1. GazteTEK

Itsas Etxea Auditorium – 0 solairua.

2. Izan Arrantzale Hondarribian

Kofradia, Ramón Iribarren pasealekua, 29

Ordutegi orokorra: 10:00 - 13:00

KUOTA

Doan


PARTE-HARTZEKO:


1 AURREINSKRIPZIOAK

Martxoaren 9tik 15era arte (biak barne)

  • Anai-arreba bat baino gehiago izanez gero izen-ematea bakarka edo taldean egin liteke, zozketarako.

Eskaerak tramitatzeko:

  • On-line: Hondarribiko Udaleko Inskripzio guneko orri honetan.
    Honetarako, aplikazioan sartu edo erregistratzea beharrezkoa da.
    Erregistroa guraso edo tutorearen izenean egin behar da eta izen-ematea haurraren izenean.
  • Aurrez aurrekoa: Gazteen Zerbitzua
    Jabier Ugarte, 6 / T. 943 644 752 / M. 688 728 057 / gib@hondarribia.eus
    Astelehena-Ostirala: 16:30–20:00


2 EMAITZAK ETA ZOZKETA

Martxoaren 16tik aurrera.

Aurreinskripzioa egin eta gero, Udalak lekua berretsiko du e-mail baten bitartez.

Tailer bakoitzean adierazitako plazak gaindituz gero, zozketa egingo da.


3 BEHIN BETIKO IZEN-EMATEA

Martxoaren 23ra arte (barne)

Plaza egokitu bazaizu, Erabiltzaile gunera sartu eta behin-betiko izen-ematea egiteko aukera bertan aurkituko duzu.

Izen-ematea on-line gauzatzeko hurrengo pausoak bete beharko dira:

  1. Behin-betiko inskripzioa egiteko eskatzen den informazioa osatu.
  2. Baimenaren dokumentua deskargatu, osatu, sinatu eta atxikitu.


Epe barruan amaitu ez diren aurreinskripzioak automatikoki ezetsiko dira.

Zerrenden itxiera: martxoak 25.


Jaitsi eta irakurri parte-hartzeko DERRIGORREZKO ARAUDIA:

GAZTETEK eta IZAN ARRANTZALE HONDARRIBIAN 2026 ARAUDIA [PDF].


GAZTETEK eta IZAN ARRANTZALE HONDARRIBIAN 2026


Antolatzailea:

HONDARRIBIKO UDALA
Gazteria Departamentua

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago