Menua ireki/itxi MENUA 
➽ Sarbidea-Erregistroa
 

UDA Jolas

5-11 urteko haurrentzat Udalekuak

Izen-emate epea:
2020koMartxoak 30tik
2020koApirilak 8ra
Epez kanpo


Emaitzaren argitalpena: 2020koApirilak 24

Zure emaitza ikusi nahi baduzu erabiltzailearen gunera jo

GARRANTZITSUA!
Uda Jolasean plaza eskatzen dutenen gurasoek, egitarauak irauten duen egun guztietan parte hartzeko konpromisoa hartuko dute.


ARAU OROKORRAK

ADINA

2009 eta 2015 urte bitartean jaiotako haurrak
(5-11 urtekoak) eta Hondarribian bizi direnak.


HIZKUNTZA

Uda Jolas programa euskaraz izango da.

TXANDA ETA HAUR KOPURUA

Uztailaren 1etik 30era (biak barne)
200 neska-mutil.


ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera
9:30etatik 13:00etara.


LEKUA

Talaia L.H.I. - Bordari (Baserritar Etorbidea, 51).


ANTOLAKETA

Taldeen eta adinen arabera egingo da.


KUOTA

80€ lehen seme-alabarengatik.
70€ bigarrenetik aurrera.



AURRETIKO IZEN-EMATEAK

Martxoaren 30tik apirilaren 4ra

  • Anai-arreba bat baino gehiago izanez gero izen-ematea bakarka edo taldean egin liteke, zozketarako.
  • Parte-hartzaileen bizitokia, Udal Erroldan egiaztatuko da.



ESKAERAK TRAMITATZEKO

  • Online: Hondarribiko Udaleko Inskripzio guneko orri honetan.
    Honetarako, aplikazioan sartu edo erregistratzea beharrezkoa da.
  • Offline: Gazteen Zerbitzua
    • Jabier Ugarte, 6 / T. 688 728 057 / gib@hondarribia.eus
    • Astelehena-Ostirala: 16:30–19:30 · Larunbata: 10:00–13:00


ZOZKETAREN EMAITZEN INFORMAZIOA

Apirilaren 24tik aurrera.
Erabiltzaile gunera sartu eta zure emaitza bertan ikusiko duzu.


BEHIN BETIKO IZEN-EMATEAK

Maiatzaren 9 arte (hau barne)
(Zozketaren ondoren plaza lortu dutenek, postaz jasoko dute bete beharreko dokumentazioa).



PLAZAK BEHIN BETIKOAK DIRENEAN

Joateari uko egiten diotenei ez zaie ordaindutako dirua itzuliko, ziurtatutako arrazoiengatik ez bada.

Hala izanez gero, idatzi baten bidez jakinarazi beharko zaio Udaleko Gazteria departamentuari.




Antolatzailea:

HONDARRIBIKO UDALA
Gazteria Departamentua

Laguntzailea:

Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua
Gazteriako Zuzendaritza


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago