ELKARBIZI programa Hondarribiko Gaztelekuaren dinamika integratzailea da eta gizarte-balioetan oinarritutako talde-jarduera egokituak eta irisgarriak eskaintzen ditu.
Zein
da programa honen berezitasuna?
Dibertsitate funtzional arinak edo ertainak, edo parte hartzeko muga pertsonalak dituzten pertsonen parte hartzea bermatzen da, integratzeko laguntza pertsonalizatua
eskaintzen baita.
ELKARBIZI programan parte hartzeko eskaera egin behar da eta zerbitzuaren beharra elkarrizketaren bitartez zehaztuko da. Elkarrizketak asteazkenetan egiten dira, arratsaldez, Gaztelekuan.
1. Aplikazio honetan sartu edo erregistratzea beharrezkoa da. Erabiltzailerik ez baduzu alta eman behar diozu.
2. Sartu ondoren Elkarbizi programa aukeratu eta izen-emate formularioan eskatzen diren datuak bete.
3. Gehitu beharrekoak diren mediku txostenak edota agiriak igo.
Behin programan onartuta, haurrak edo nerabeak Gaztelekuaren bazkide fitxa bete beharko du jada bazkidea ez bada.
Deskargatu eta irakurri zerbitzuaren baldintzak.
Arreta presentziala behar izanez gero:
Gazteen Zerbitzua
Javier
Ugarte, 6
943
644 752 / 688 728 057
gib@hondarribia.eus
Astelehena
ostirala: 16:30 – 20:00
Antolatzailea:
HONDARRIBIKO UDALA
Gazteria Departamentua