Menua ireki/itxi MENUA 
➽ Sarbidea-Erregistroa
 

UDABENTURA

12-14 urteko haurrentzat Udalekuak

Jardueraren aukerak honakoak dira:

Izen-emate epea:
2022koApirilak 4tik
2022koApirilak 10ra
Epez kanpo


Emaitzaren argitalpena: 2022koApirilak 28

Zure emaitza ikusi nahi baduzu erabiltzailearen gunera jo

UDABENTURA 12, 13 eta 14 urteko neska-mutilentzat, aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko programa da.

Honen bitartez, aisialrako, dibertsiorako eta bizikidetzarako leku bat eskaini nahi zaie haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.


ARAU OROKORRAK

ADINA
Hondarribian bizi eta 2008, 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak

(12, 13 eta 14 urtekoak).

HIZKUNTZA
Uda Abentura programa euskaraz izango da.

TXANDA ETA PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA

  1. Uztailaren 1etik 14era: 50 neska-mutil.
  2. Uztailaren 15etik 29era, 50 neska-mutil.

Eskatu ahal izango da, bakarrik, txandetako batean parte hartzea

ORDUTEGIA
Goizez eta arratsaldez.

LEKUA
Talaia-Biteri H.L.H.I. (Harresilanda, 11).

KUOTA
140€


1 AURRETIKO IZEN-EMATEAK

APIRILAREN 4tik 10era (biak barne)

Parte-hartzaileen bizitokia, Udal Erroldan egiaztatuko da.

Eskaerak tramitatzeko:

  • Online: Hondarribiko Udaleko Inskripzio guneko orri honetan.
    Honetarako, aplikazioan sartu edo erregistratzea beharrezkoa da.
  • Offline: Gazteen Zerbitzua
    Jabier Ugarte, 6 / T. 943 644 752 / M. 688 728 057 / gib@hondarribia.eus
    Astelehena-Ostirala: 16:30–19:30 · Larunbata: 10:00–13:00


2 ZOZKETAREN EMAITZEN INFORMAZIOA

Apirilaren 28tik aurrera.

Erabiltzaile gunera sartu eta zure emaitza bertan ikusiko duzu.
Plaza egokitu bazaizu, behin-betiko izen-ematea egiteko dokumentua(k) bertan aurkituko d(it)uzu.


3 BEHIN-BETIKO IZEN-EMATEAK

Maiatzaren 2tik 8ra (biak barne)

Izen-emateak egiteko:




Antolatzailea:

HONDARRIBIKO UDALA
Gazteria Departamentua

Laguntzailea:

Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua
Gazteriako Zuzendaritza

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago