Menua ireki/itxi MENUA 
➽ Sarbidea-Erregistroa
 

Olazabal Kirol Sariak

Hondarribiarren kirol sariak

Bozkatu daitezkeen kategoriak honakoak dira:

Bozkatze epea:
2018koOtsailak 7tik
2018koOtsailak 25ra
Epez kanpo


Bozketaren emaitzak dagoeneko argitaratu dira
Emaitzak ikusi

Bozketan parterik hartu gabe ere, hautagaien zerrenda ikusteko aukera eskaintzen dizugu. Zerrenda honetan hautagaitza guztiak agertzen dira, bai bozketaren bidez aukeratzen direnak, baita epaimahaiak hautatzen duena ere:

Hautagaiak ikusi

Abian da Hondarribiko azken bi urtetako Hondarribiko kirolari onenak hautatzeko prozesua. Hondarribiko Udalak hirugarren aldiz deitu ditu Olazabal Kirol Sariak eta, lehen ekitaldian bezala, herritarrek erabakiko dute zein emakumezkok, gizonezkok, elkartek eta kirolarekin zerikusia duen pertsonak egin duten meritu gehien saria jasotzeko.


2016ko Olazabal Kirol Sariak


Deialdiaren Oinarriak


1. artikulua. Xedea.

Oinarri hauen xedea Hondarribiko kirolarientzat eta Hondarribiko kirolarekin zerikusi zuzena duten pertsonentzat Olazabal Sariak-en deialdia egin eta arautzea da.


2. artikulua. Parte hartzaileak.

Saria jasotzeko hautagai izan ahalko dira euren ibilbidea edo eguneroko zereginean sariaren helburu bera duten

  1. Emakumezko kirolariak
  2. Gizonezko kirolariak
  3. Kirolari taldeak
  4. Kirolarekin zerikusi zuzena duten pertsonak


3. artikulua. Hautagaien aurkezpena.

Sari hauetarako hautagaiak Hondarribiko kirol elkarteek eta kirol kazetariek aurkeztu ahal izango dituzte, hautagaiak saria merezi duela egiaztatzen duten merituen argibide-agiria erantsita. Salbuespen modura, ontzat emango dira kirolari hondarribiarrak dituzten Hondarribitik kanpoko kirol elkarteen proposamenak.

Honako bi irizpide nagusiok hartuko dituzte kontuan proposamenen egileek:

  • 2016. eta 2017. urtean zehar Hondarribiko kirolariek, kirolari taldeek eta kirolarekin zerikusia duten pertsonek bildutako merituak eta egindako ibilbidea kirolaren alde.
  • Egindako lanak Hondarribian gizarte eragina izatea.

Horiez gain, kirol elkarte bakoitzak azkeneko bi urteetan bere kirolariek izandako kirol emaitza nabarmenenak aurkezteko aukera izango du, bereziki, Estatu mailako txapelketetan eskuratutako dominak eta Europako nahiz munduko txapelketetan izandako parte hartzea.

Hautagaiak 2018ko otsailaren 2ko 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira BAZen (Nagusia, 20 – 20280 Hondarribia), bulego ordutegian.


4. artikulua. Hautatzeko modua.

Lehenengo hiru kategoriak web gune honetan egingo den bozketaren bidez hautatuko dituzte 16 urtetik gorako Hondarribiko herritarrek sarituak. Modu digitalaz gain, BAZen eta Hondartza Kiroldegian herritaren eskura egongo diren idazkien bidez ere eman ahal izango da botua 2018ko otsailaren 25era arte. Herritar bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du botua eta horretarako N.A.N. zenbakia eman beharko du.

Laugarren kategoria, hau da, “kirolarekin zerikusi zuzena duen pertsona”, epaimahaiak hautatuko du.


5. artikulua. Sariaren ezaugarriak.

Epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, Olazabal Kirol Saria merezimendu gehien egiaztatzen dituen emakume nahiz gizaseme kirolari, kirolari talde edo kirolarekin zerikusi zuzena duten pertsonei emango zaie.

Saria sinbolikoa izango da.

Aipamen berezia egingo zaie diploma baten bidez, halaber, Estatu mailako txapelketetan domina eskuratutako kirolariei eta Europako nahiz munduko txapelketetan parte hartutakoei.

Hondarribiko Udalak bere aldetik beste kirolariren bat, talderen bat edo kirolarekin zerikusia duen pertsonaren bat aintzat emateko eskubidea izango du.


6.artikulua. Epaimahaia eta esleipen-irizpideak.

Herritarrek hautatutakoak balioetsiko ditu Epaimahaiak. Berdinketa gertatzen bada, epaimahai kalifikatzaileak erabakiko du zein hautagai izango den saritua, honako irizpideon arabera:

  • 2016. eta 2017. urtean zehar Hondarribiko kirolariek, kirolari taldeek eta kirolarekin zerikusia duten pertsonek bildutako merituak eta egindako ibilbidea kirolaren alde.
  • Egindako lanak Hondarribian gizarte eragina izatea.

Epaimahai kalifikatzailea Hondarribiko Alkateak, kiroletako zinegotziak, kirol kazetari batek, herritar batek eta kirol teknikariak osatuko dute.


7. artikulua. Ebazpena.

Hondarribiko Alkate-Lehendakariari dagokio Olazabal Kirol Sariak epaimahaiak proposatutako pertsonei ematea.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago