Menua ireki/itxi MENUA 
➽ Sarbidea-Erregistroa
 

GazteTEK

8-11 urteko haurrentzat tailer teknologikoak

Jardueraren aukerak honakoak dira:

Izen-emate epea:
2019koAzaroak 11tik
2019koAzaroak 23ra
Epez kanpo


Emaitzaren argitalpena: 2019koAbenduak 2

Zure emaitza ikusi nahi baduzu erabiltzailearen gunera jo

Hondarribiko Udaleko Gazteria departamentuak, Gazte TEK tailerren seigarren edizioa egingo du Gabonetan. Ekintza hauek Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren aldeko planaren baitan antolatzen dira Bidasoa Biziriken lankidetzarekin.


HELBURUA

Ekintzailetza sortzailea akuilatzea eta espiritu ekintzailea esnatzea adin goiztiarretatik, teknologia berriak ezagutzera emanez bideo-jokoen diseinuari, programazioari eta robotikari buruzko zenbait tailerren bidez. Jarduera horiek guztiak praktikoak izango dira; intuizio-tresna erabilerrazak erabiliko dira, trebetasun sortzaileak sustatzen lagunduko dutenak.



1 “DETEKTIBEAK ETA LAPURRAK" tailerra

Tailer honekin irakatsiko da bideozaintza sistema bat diseinatzen, tresna mota guztiak eraikiz eta programatuz. Parte-hartzaile guztien artean trebetasun erronkak eraiki eta diseinatuko dituzte, protagonistak izango dira ihesaldi eta jazarpen batean ibilgailu robotikoekin, lapur eta detektibeen bideo-joko bat garatuko dute eta beraiek egindako hologramarekin jolastuko dute, eta abar.

DATA: abenduaren 26 eta 27a eta urtarrilaren 2 eta 3a ADINA: 8-9 urte


2 “ROBOTIKA TXAPELKETA" tailerra

Tailer honetako partaideek taldean lan egingo dute eta estrategia bat pentsatuko dute haien robota diseinatzeko, muntatzeko eta programatzeko, eta azkenik entsegu-akats prozesu bati ekingo diote haien makinaren trebetasunak perfekzionatzeko. Tailerraren azken egunean lehiaketa bat egingo da, eta gaia eta zailtasuna adin mailaren araberakoa izango da. Erabiliko den plataforma teknologikoa Lego Mindstorm EV3 da (tailer honetan parte hartzeko ez da robotikako ezagutzarik izan behar).

DATA: abenduaren 26 eta 27a eta urtarrilaren 2 eta 3a ADINA: 10-11 urte



INFORMAZIO OROKORRA

HAUR KOPURUA
24 neska-mutil tailer bakoitzean

LEKUA
Itsas Etxea Auditoriuma

ORDUTEGIA
goizez: 9:30 - 13:30

DOAN

Zozketa egingo da, eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago jasotzen badira.


Izena-emateko aplikazioan sartu edo erregistratzea beharrezkoa da.
Erregistroa arduradunaren datuekin egin behar da eta izen-ematea haurraren datuekin.



GAZTEEN ZERBITZUA
Javier Ugarte, 6.
Tel: 943 64 47 52
Astelehena-Ostirala: 16:30-19:30 - Larunbata: 10:00-13:00


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago