Menua ireki/itxi MENUA 
➽ Sarbidea-Erregistroa
 

UDA JOLAS

5-11 urteko haurrentzat Udalekuak

Izen-emate epea:
2022koApirilak 4tik
2022koApirilak 10ra
Epez kanpo


Emaitzaren argitalpena: 2022koApirilak 28

Zure emaitza ikusi nahi baduzu erabiltzailearen gunera jo

UDA JOLAS, 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat, aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko programa.

Honen bitartez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetzarako leku bat eskaini nahi zaie haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.


ARAU OROKORRAK

ADINA
2011 eta 2017 urte bitartean jaiotako haurrak
(5-11 urtekoak) eta Hondarribian bizi direnak.

HIZKUNTZA
Uda Jolas programa euskaraz izango da.

TXANDA ETA HAUR KOPURUA
Uztailaren 4tik 29ra (biak barne)
220 neska-mutil.

ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera
9:30etatik 13:30etara.

LEKUA
Talaia L.H.I. - Bordari (Baserritar Etorbidea, 51).

ANTOLAKETA
Taldeen eta adinen arabera egingo da.

KUOTA
80€ lehen seme-alabarengatik.
70€ bigarrenetik aurrera.



1 AURRETIKO IZEN-EMATEAK

Apirilaren 4tik 10era (biak barne)

  • Anai-arreba bat baino gehiago izanez gero izen-ematea bakarka edo taldean egin liteke, zozketarako.
  • Parte-hartzaileen bizitokia, Udal Erroldan egiaztatuko da.

Eskaerak tramitatzeko:

  • Online: Hondarribiko Udaleko Inskripzio guneko orri honetan.
    Honetarako, aplikazioan sartu edo erregistratzea beharrezkoa da.
  • Offline: Gazteen Zerbitzua
    Jabier Ugarte, 6 / T. 943 644 752 / M. 688 728 057 / gib@hondarribia.eus
    Astelehena-Ostirala: 16:30–19:30 · Larunbata: 10:00–13:00


2 ZOZKETAREN EMAITZEN INFORMAZIOA

Apirilaren 28tik aurrera.
Erabiltzaile gunera sartu eta zure emaitza bertan ikusiko duzu.
Plaza egokitu bazaizu, behin-betiko izen-ematea egiteko dokumentua(k) bertan aurkituko d(it)uzu.


3 BEHIN-BETIKO IZEN-EMATEAK

Maiatzaren 2tik 8ra (biak barne)

Izen-emateak egiteko:




Antolatzailea:

HONDARRIBIKO UDALA
Gazteria Departamentua

Laguntzailea:

Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua
Gazteriako Zuzendaritza

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago